"Gaur egun ez dugu metodo zinez eraginkorrik Asiako liztorraren kontra borrokatzeko"

Asiako liztorra, okertuz doan arazo larri bat gehiago da erlezainendakotz. "Negu hunetan, zuhaitzetako hostoak erori zirenean, Ipar Euskal Herriko kostaldean 500 metroka, gutti gora behera liztor asiarraren kabi bat ikusten nuen. Gaur egun ez dugu metodo zinez eraginkorrarik enbaditzaile haien kontra borrokatzeko" adierazi dio KAZETA.INFOri Baionan erlezain den Peio Mentak.

Iturria: Kazeta.info

 
"Haien aurka gudukatzeko erlezain kide batzuk saiatu ziren eremu batzuetan ( sukrez osatutako ) zepo askoren ezartzea. Mareluski ohartu ziren perimetro haietan Asiako liztor ainitzez gehiago aurkitzen zirela. Orain batzuk ari dira ikusten ea zerbait egiten ahal den erle habiak dituzten guneak sare batez inguratuz, liztorrak ez uzteko pasatzen..." adierazi du erlezainak.

"Ikertzaile batzuk feromonen bidez liztorraren harrapatzeko sistema mekaniko batzuen aztertzen dute baina momentukotz ez dute ezer plantan ezarri" gaineratu du Mentak.

Asiako liztorra lehen aldikotz Europara heldu zen Frantziako Lot et Garonne departamendutik 2005ean. Txinatik lur untziak inportatzen zituen itsas untzi batek zituen lurraldean sarrarazi. Geroztik, lurraldea etengabe inbaditu dute eta haien numbrea goruntz doa. Lauzpa bost urte berantago hasi ziren ipar Euskal herria inbaditzen.

Liztor asiarrak erlean kabien eintzinean beha egoiten dira hegaldatze geldikorrez. Erle bat nektara edo polenarekin haren egoitzara hurbiltzen denean harrapatzen dute. Hurrunago, biktima hiltzen dute hankak eta burua moztuz. Gorputza eta nektara edo polenarekin bola bat egiten dute janari gisa erabiltzeko.

Asiako liztorren kabi batek 80 zentimetroko diametro bat eta 1,5 metroko altuera bat nehur dezake. Milaka eta milaka liztorrez osatuak dira kabi haiek. Asiako erleek liztorren erasoen aurkako metodo bat dute, baina Europakoek ez dute oraindik garatu.

"Asiako erleek Inbaditzailea inguratzen dute eta haien hegalkaden bidez liztorra hiltzen dute tenperatura 45 gradutara igoaraziz. Jakin behar da erleak 46 gradutan hiltzen direla, biziki zehatzak dira!" zehaztu du erlezain lapurtarrak.

Liztorra problema bakarra balitz...

"Liztorraren arazoa ez da mehatsu bakarra. Jadanik beroketa klimatikoa eta pestiziden gatik erleen kopurua hasi zen murrizten. Pasa den sasoinan nituen 90 erle kabi kutxetaik kasik erdia galdu nuen. Horrez gain azpimarratzekoa da gaur egun ez dela gehiago erle basarik Euskal Herrian" azaldu du Peio Mentak.

Erlezainak nabarmendunahi izan du erleek egiten duten lana zinez garrantzitsua dela inguramen naturalarentzat. "Erleek landareen %80a polinizatzen dute eta gaineratekoa beste insektuek edo haizeak dute egiten. Erleak desagertzen badira kalte haundiak izango dira. Baratzeki andana bat desagertuko dira eta gure jateko ohidurak %65ez aldatzeko beharrean izango dira. Adibidez Inkesta batek erakutsi du erlerik gabe sagarrondoek fruitu txar eta ttipiak emanen zituztela" argitu du Baionako erlezainak.

No hay comentarios: