"Silvestre, Comestible y Creativo"



Urtarrilak 29, asteartea, arratsaldeko 7'00etan, Ordiziako Barrena Kultur Etxean:
"Silvestre, Comestible y Creativo" Dawamoru Fernandez Urdangarinekin.

Zein da eta zertaz dihoa Txarla: Dawamoru Fernandez Urdangarin, Lurra planetako biztanlea, basoan Lizentziatua, eta istorio eta tradizioen biltzailea.   Iparraldeko nahiz Hegoaldeko herrialdeetan ibilitako bidaiaria, bidaia horietan ohartu zen pertsonen arteko desberdintasun eta aldeez, eta gutxi batzuen neurrigabeko kontsumo gizartea beste hainbaten pobreziaz bizi dela ikusi zuen.  Ekuadorren permakultura eta nekazal proiektuetan zebilela jabetu zen elikaduraren subiranotasunaren garrantziaz gizaki eta planeta mailako eskubide gisa, itsasontzi handi honetako biztanle guztiei dagokiguna da, izan mikroorganismo, landare, animali edo, gizaki.   Txikitatik ikasi zuen bere aita Ordiziako Luis Silanesekin bertako produktuak baloratzen, azokan asteazkenero erosten zizkien produktuak zuzenean Legorreta, Baliarrain eta orokorrean Goierriko baserritarrei.  Barazki onenak Ordiziakoak zirela esaten zidan eta nahastu egin zirela Ordiziako gaztari “Idiazabal” izendapena jarri ziotenean.  Azokara joateko goizean goiz jaikitzen zen gizona zen, eta babak banaka zuritzen zituena Jaialai pelotazale elkartean menestra prestatzeko. Galizian egon zenean muiñeiraren erritmoaz ezkurrez egindako ogia egiten ikasi zuen eta basoko baliabideak bilduta kontsumo eta sukaldaritza modu osasungarria, elikagarria eta karismatikoa aurkitu zuen eta horrekin batera gaur egun hain beharrezkoak diren jasangarritasun eta autogestiorako bideetan murgildu zen.   

“Silvestre, comestible y creativo” bere lehenengo liburua argitaratu eta autoeditatu du. Elikaduraren subiranotasuna lortzeko errezeta-liburua da, eta bertan ezkurrak, gaztainak, algak, belarrak eta lore jangarriak konbinatzen dira baratzan eko-logikoki lantzen diren gauza horiekin guztiekin.   “Sukaldaritza berri errebindikatzailea” sustatzeko tailerrak ematen ditu.  Sukaldaritza horrek kontsumitzen dugun guztiaren jatorria zalantzan jartzen du, bertako produktu eta ekoizleen aldeko apustua egiten du, bizitza duinago eta komunitarioagoaren  alde egiten du, nekazal-mundu biziagoaren alde eta natura kontserbatzearen alde. 

“Silvestre, comestible y creativo” liburuaz diote osasun natural eta elikaduraren subiranotasuna oinarri hartuta basoko baliabideen bilketa eta sukaldaritza proposatzen duen errezeta-liburua dela.  Protestarik egiten ez duen proposamen ausarta, irakasten duen errebindikazioa. 

Errezetak, ipuinak eta kronikak jasotzen ditu liburuak, gauzei etekina ateratzeko modu apala erakusten du, begi berriekin begiratuta baina jakituria zaharrean oinarrituta, inguratzen gaituen mugarik gabeko aberastasuna eta ezagutzen dugunean gure eskura dagoena aprobetxatzeko. 

Basaloreak, haziak, basafruituak eta basalandareak kontsumitzean gure erokeria komertzialetik kanpo bizi den Bizitzaz elikatzen gara.  Gure elikadura basoko baliabideetan oinarritutakoa, sortzailea eta jasangarria bada, aukera zabalduko dugu platerean eta gure baitan. 

Usurbil, elikaduran ere burujabe? Nola? Espazio irekikoa


Usurbil,  elikaduran ere burujabe? Nola?

Topaketa, 2013ko otsailaren 2an, Sutegin, Usurbilen



"Kontuak larri dabiltza bazterretan.

Lan gabe geratzeko beldur naiz.

Biharamonean zer?

Nola elikatuko gara etxean?
Nork lagunduko nau?..."


Usurbiltzen kontsumo taldearen ekimenez egindako ikerketa baten arabera, nahikoa genituzke 55 hektarea lur modu egokian lantzea Usurbilgo herritar guztiak elikatzeko. Eta lurra soberan dugu…
·         Zer elikadura premia dago herrian?
·         Gai al gara Usurbilen gure burua hornitzeko?
·         Atez-atekoarekin gai izan bagara, zergatik ez usurbildar guztiak bertan ekoitzitakoaz elikatzeko gai izan, urte osoan zehar?
Gure elikagaien % 95 kanpotik ekarria da…
·         Zer egin genezake Usurbilgo produktuak bertako saltokietan saldu daitezen?
·         Zer ekoizten hasi gintezke orain Usurbilen, kanpotik gutxiago ekarri behar izateko?
·         Zer egin hori bideragarria izan dadin?
Hori horrela, gazteentzako lan aukera berriak sortu ditzakegu?

Zuk ere, antzeko kezkak buruan, bai? Martxan hasi gara gu jada, eta zu ere (baserritar, adineko, erosle, ume, ikertzaile, gazte, jakintsu, saltzaile, guraso, sortzaile,...) gurekin nahi zaitugu. Bazatoz?

NON?  Sutegin, Usurbilen
NOIZ? Otsailaren 2an 9:30-18:00
IZEN EMATEA618.868.188 / usurbil.elikadura@gmail.com

  • Umeekin etorri nahi? Primeran! Aldez aurretik esan, zaintzaileak jarriko ditugu eta.
  • Parte hartu ahal izateko beste premiaren bat bai? Esaiguzu lasai!

"8 orduko topaketa bat,... erotu al haiz?"
Espazio irekiko (open space) topaketa izango da, oso parte-hartzailea, bizi-bizia eta sormentsua. Bertan...
Nahi dugun gai eta jarduera oro proposatuko dugu
- Gai horietaz solastuko gara nahi bezain sakon
- Solasaldien idatzizko txostena osatuko dugu bertan, eta e-postaz
jasoko dugu jarraian

USURBILTZEN kontsumo-taldea