NEKASAREAREN URTEROKO TOPAKETA ARAMAION
BASERRITARREN ARTEKO TOPAKETA.
IRAILAK 23
10:00.- Aurkezpena, gaur egungo egoera
11:00.- Nekasarea, beste eredu bat
- Beste ekoizpen eredu bat
- Beste harreman eredu bat
12:00.- Atsedenaldia
12:30.- Zer suposatzen du Nekasareak?
- Baserritar mailan
- Sektore mailan
- Elikadura subiranotasunara eraikuntzan
13:30.- Etorkizunerako erronkak eta lana
14:30.- Bazkaria
BASERRITAR ETA KONTSUMITZAILEEN ARTEKO TOPAKETA
IRAILAK 24
10:00.- Aurkezpena
10:30.- Nekasarea,
- Zer suposatzen du Nekasareak Baserritarrentzat?
- Zer suposatzen du Kontsumitzaileentzat?
11:30: Taldeen aurkezpena
12:00: Atsedenaldia
12:30.- Tailerrak.Etorkizunerako lana.
- Talde mailan
- Sare mailan
- Komunikazioa
13:30.- Plenarioa
14:30.- Bazkaria
• Las personas que quieran quedarse a comer , deberán abonar 10 € en la cuenta de ipar kutxa n. 3084 0023 53 6400062274
• Para realizar la inscripción o cualquier duda ponerse en contacto con isa@ehnebizkaia.org
• Informazio gehiago www.baserribizia.info
ELIKADURA BURJABETZARAKO EKIMEN LOKALEN AGENDA BATERARANTZ / Hacia una agenda de acción local para la Soberanía Alimentaria
Elikadura Burujabetzaren Aldeko Aliantza Soziala Euskal Herrian, Durangon ospatutako aurreko topaketan komentatu genuen bezala, zabalik dago eta mezu honen bidez dei egin gura dizuegu, beronentzako ekimen agenda bat eraikitzeko.
Gonbidatu egiten zaituztegu, Elikadura Burujabetzaren inguruko gaiez berba egiteko eta denon arteko elkar-ulertzean sakontzeko; erakundeen, sektoreen eta interes-taldeen arteko elkarrizketa indartzeko eta estrategia komunak eraiki ahal izateko, ondorengo helburuei erantzuten diegun bitartean:
1 Helburua: Elikadura Burujabetzaren esanahian sakondu. Zer esan nahi du guretzat Elikadura Burujabetzak? Ze eratako ekoizpena eta elikagai-kontsumoa defenditzen dugu?
2 Helburua: Elkarrizketa eta aliantzen eraikuntza indartu sektore ezberdinen eta interes taldeen artean, euron analisi, helburu eta estrategien ulertzea hobetu ahal izateko.
3 Helburua: Estrategia komunak lortu, ekimen komunerako agenda eta gure konpromisoa indartu Elikadura Burujabetzaren aldeko borrokan.
Data: Irailak 30 ostirala eta urriak 1 zapatua
Lekua: Ikastola Ibaizabal Intxaurrondo kalea, 54 - 48200 Durango (Bizkaia)
Izena ematea
Mesedez, parte-hartzea irailaren 23a baino lehen konfirmatu. (Ohea eta gosaria eskatuz gero, ekarri lo-zakua) Ez ahaztu irailaren 30eko afarirako produktu lokala edo etxekoa ekartzea!!
Euskal Herrian Elikadura Burujabetzarako garaia da!!!!

SORMEN NAZIONALA: AUZOLANA
Izaro Gorostidi Bidaurrazaga: EHUko Politika eta Administrazio Zientziako irakaslea
Sormen nazionalaren garaia heldu da, ez dago eraikuntzarik lur emankor barik. Ez dago aitaren etxerik, ama lurra bizirik egon ezean
Charles Darwinek 1859. urtean «Espezieen jatorriaz» liburua plazaratu zuen bere hain ezaguna den hautespen naturalaren teoria azalduz. Piotr Kropotkin zientzialariak, pentsalari anarkista moduan ezaguna dena, 1902. urtean «Elkar laguntza: faktore bat Eboluzioan» argitaratu zuen Darwinen teoriari bestelako ikuspuntu bat gehituz. Bai, hala da, espezieen arteko borroka biziraupenerako errealitate bat da, baina berak Siberian egindako ikerketetan joera ezberdin bat aurkitu zuen: elkar laguntza. Eta bere tesia argia zen: elkar laguntza garatzen zuten espezieek gero eta garapen hobea lortzen zuten eta, aldiz, barne borroka garatzen zutenek espeziearen gainbehera sortzen zuten. Autore batzuek teoria hauek kontrastatzeko inguruneak modua determinatzen duela adierazten dute; hots Darwinek Galapago irletan egin zituen bere ikerketak, klima atsegin batean hain zuzen, eta Kropotkinek, aldiz, Siberian, negu gorrian. Hori dela-eta espezien joera aldatzen da. Ingurune gogorretan elkar laguntzarako joera agertzen da, ingurune atseginetan, berriz, konpetentzia.
Hemen eta orain, XXI. mendeko euskaldunok ingurune latza pairatzen ari garela esan dezakegu. Krisialdi ekonomiko sakona daukagu, gizarte eredua kolokan dago, baloreen krisia, elikagaiak, klima... Baina askotan errepikatu bada ere, gogorarazi nahi dut txineraz krisia eta aukera esateko hitz berbera erabiltzen dela. Zibilizazioaren krisi bat bizitzen ari gara, baina zibilizazio berri bat sortzeko aukera ere badaukagu. Gaur egungo krisialdi globalak erantzun integrala eskatzen digu. Hitz potoloak. Eredu aldaketa bat behar dugu, mundu berri bat sortu behar dugu, baina nondik hasi? Ni? Gu? Nola eragin? Zer egin?
Gure historiak badauzka horretarako giltza izan daitezkeen formulak. Auzolana eta batzarra, gizarte tresna komunalak izan dira, bestelako Euskal Herri bat egiteko. Adelaide Daraspe ikerlariak 2011ko irailaren 4ko «Zazpika»-n adierazten zuen moduan, XVII. mendeko bidaiariek Euskal Herria definitzerakoan euskaldunen sosegua nabarmentzen zuten; anaitasuna, elkar laguntza, lan komunitarioa, horrek larritasuna kentzen zuela adieraziz.
Baina hori gaur egun nola lotu? Baditugu adibide garbiak. Gure gurasoek beren haurrei bestelako hezkuntza eskaini nahi zieten eta auzolanean bestelako eredu bat sortu zuten: ikastolak. Herri guztietan bizi eta gozatzen ditugun jai herrikoiak jai batzordeek sortzen dituzte, baldintza bakarra oinarritzat izanik: ospakizun herritarra, gozamen komunala. Gaur egungo kontsumo taldeek bestelako harreman merkantilista bat sortzen ari dira baserritarra eta kontsumitzailearen artean. Momentuan irakurtzen ari zaren egunkaria esfortzu komunalean oinarrituta dago, herri akzioak, diru laguntzak, bestelako hedabide batzuk sortzeko. Adibide mordoa dugu gure herrian, anitzak eta pluralak, tokian tokikoak, herrialdeetakoak eta nazionalak; bestelako erantzunak emateko garaian txapeldunak garelako. Horra hor Korrika, horra hor Ikastolen Jaiak.
Auzolan egitasmoko kideek urtebete baino gehiago daramagu auzolanaren inguruko hausnarketak lantzen. Bestelako saiakera bat. Hau guztia sozializatzeko, hausnarketa kolektiboa egiteko, elkar ezagutzeko eta Euskal Herriko Auzolan sare nazionala sortzeko, Usurbilen irailaren 30ean eta urriaren 1 eta 2an Auzolan I. Topaketak antolatu ditugu. 500 pertsonarentzako lekua dago, www.auzolan.info webgunean informazio osoa aurkitzeko aukera daukazue.
Krisialdi garaiak erantzun berrien garaia eskatzen du eta, bide batez, ardura berrien garaia. Saiakera denona da, gure esku dagoelako, eta bakarrik gure esku, eraldaketa soziopolitikoa. Nire aldaketak, gure aldaketan eragiten duelako eta, ondorioz, ingurunearen aldaketan. Eta nia gu barik ezin da jokatu. Herri honetan hori oso argi daukagu. Sormen nazionalaren garaia heldu da, ez dago eraikuntzarik lur emankor barik. Ez dago aitaren etxerik, ama lurra bizirik egon ezean. Sortu dezagun bidea, aukera garaia heldu da-eta.

AUZOLAN I. TOPAKETAK
Kaixo lagun!
Mezu honen bidez, Auzolan I. Topaketetara gonbidatu nahi zaitugu.
Auzolanak, egun bizi dugun zibilizazio eta ekonomi krisiari aurre egiteko bitarteko egokia dela uste dugu. Auzolanak eta herrigintzak berebiziko garrantzia izan dute Herri Garapenean, eta egun premia are eta nabariagoa dela uste dugu. Topaketen bitartez, Auzolanaren inguruko esperientziak bildu, hausnarketa bultzatu eta etorkizuneko lan ildoak proposatu nahi dira.
Auzolanean jarduten edota interesa duzuen norbanako edota erakunde oro gonbidatuta zaudete, irailaren 30 eta urriak 1 eta 2an Usurbilen burutuko diren topaketetan parte hartzera!
Informazio zehatza, atxikitutako dokumentazioan edota www.auzolan.info web gunean aurkituko duzue. Mezua ahalik eta gehien zabaltzea eskertuko genuke!
Laster arte!
Auzolan Egitasmoa
Suscribirse a:
Entradas (Atom)