ELIKADURA BURJABETZARAKO EKIMEN LOKALEN AGENDA BATERARANTZ / Hacia una agenda de acción local para la Soberanía Alimentaria

Elikadura Burujabetzaren Aldeko Aliantza Soziala Euskal Herrian, Durangon ospatutako aurreko topaketan komentatu genuen bezala, zabalik dago eta mezu honen bidez dei egin gura dizuegu, beronentzako ekimen agenda bat eraikitzeko.


Gonbidatu egiten zaituztegu, Elikadura Burujabetzaren inguruko gaiez berba egiteko eta denon arteko elkar-ulertzean sakontzeko; erakundeen, sektoreen eta interes-taldeen arteko elkarrizketa indartzeko eta estrategia komunak eraiki ahal izateko, ondorengo helburuei erantzuten diegun bitartean:

1 Helburua: Elikadura Burujabetzaren esanahian sakondu. Zer esan nahi du guretzat Elikadura Burujabetzak? Ze eratako ekoizpena eta elikagai-kontsumoa defenditzen dugu?

2 Helburua: Elkarrizketa eta aliantzen eraikuntza indartu sektore ezberdinen eta interes taldeen artean, euron analisi, helburu eta estrategien ulertzea hobetu ahal izateko.

3 Helburua: Estrategia komunak lortu, ekimen komunerako agenda eta gure konpromisoa indartu Elikadura Burujabetzaren aldeko borrokan.

Data: Irailak 30 ostirala eta urriak 1 zapatua


Lekua: Ikastola Ibaizabal Intxaurrondo kalea, 54 - 48200 Durango (Bizkaia)
Izena ematea

Mesedez, parte-hartzea irailaren 23a baino lehen konfirmatu. (Ohea eta gosaria eskatuz gero, ekarri lo-zakua) Ez ahaztu irailaren 30eko afarirako produktu lokala edo etxekoa ekartzea!!
Euskal Herrian Elikadura Burujabetzarako garaia da!!!!

No hay comentarios: