"Belaun, baleako laborarien laguntzeko tresna izan dadin nahi dugu" Jean-Marie Oçafrain

Duela hiru urte sortua, Aldudeko Belaun kooperatibak bere abiadura atzematen ari da. Euskal xerriak leku nagusia du bainan bildots aktibitatearen garatzeko nahian dira zazpi kideak, laborari gehiago juntatuz tresnari. Oinarrian transformaziorako sorturiko kooperatiba bat da, Aldude bailarako sei laborari eta Amaiurgo batekin. Aldiz orain bailarako beste hainbat uztaritze eremutara ere hedatu da.  Jean-Marie Oçafrain, Bankako laboraria eta Belauneko presidentea, elgarrizketan nabarmendu du kooperatibak hastapenetik xede duela bailarako laborarien interesen aldeko tresna izatea. "Helburua dugu Belaun biziaraztea eta laborariek merkatuan baino gehixago ukaitea. Berriki bildu gira 30 laborariekin eta 23 prest agertu dira sartzeko Belaunen. Balea huntan martxan den tresna batean parte hartu nahi baitute ere. Belaunek lotura soziala sortzen du hemen ibiltzen diren laborarien artean."

LABORARI
Bildots sasoin betean gira eta aurten ere baleako laborarieri erosiko dizkiezue bildotsak. Zergatik lan hortan hasi zirezte?
Lehenik merkatua baginuelakotz eta koperatibako kideen bildotsak ez ginituelakotz aski merkatu horren asetzeko. Bigarrena arrazoina da Belaun sortzean berean, helburu bezala hartu dugula baleako laborarien laguntzeko tresna izaitea gure koperatifa. Jaz 1300 bat bildots erosi ditu Belaunek, kideenak eta baleako 30 bat etxaldeetakoak. Urte pixka bat berezia izan da helgoalderat buruz bildotsak bizirik igortzeko komanda bat ukan baitugu. Bestela, bildotsak osorik karkasan edo guhaurek mozturik igortzen ditugu Parise eta Frantziako kliente batzuri, ostatugintzan eta harakintegietan gehien bat.

Laborariendako interesanta da?
Laborarieri prezio berdina proposatzen diegu urte guzian. Karkasan pagatzen dugu bildotsa, erran nahi baitu bildotsa hobea eta laborariak prezio goragoa duela.%56tik gora bada errendamendua, 6,54€/kg pagatzen dugu bildots buru beltzendako (bizirik balitz, 3,60€-3,70€/kg inguru laike), doi bat apalago buru gorriendako. Merkatua gu baino biziki gorago delarik, jazko Eguberriz bezala, indar bat egiten dugu. Kalitate oneko bildotsak nahi ditugu, « cahier des charges » edo araudiak finkatuak ditugu.

Laborariak koperatibarat hurbildu nahi dituzue...
Urtarriletik goiti aiseago atxemaiten ditugu bildotsak, merkatua apalago baita. Laborarieri segurtamenaren emaiteko eta gure merkatuen segurtatzeko, gogoetan ari gira laborariak nola bildu koperatifa barnean. Heiek lehentasuna eman dezaten koperatifari eta gu segurrak izan gaiten heiendako. Helburua dugu Belaun biziaraztea eta laborariek merkatuan baino gehixago ukaitea. Berriki bildu gira 30 laborariekin eta 23 prest agertu dira sartzeko Belaunen. Balea huntan martxan den tresna batean parte hartu nahi baitute ere. Belaunek lotura soziala sortzen du hemen ibiltzen diren laborarien artean. Baikor da.

Zerri, ahatxe, bildots, baleako harakintegia bilakatzen ahal zintaizkete?
Ez dakit hortarat helduko giren. Izaiten ahal laike. Halare Aldudeko balean, ainitzek kabalakbadituzte eta beraz etxeko haragia ere. Bainan egia da lekuko jendea gero ta gehiago heldu zaukula saltegirat, Baigorri aldekoak bainan ere kostaldekoak, hauek gehiago haragi freskoa bilatzen dutela.

No hay comentarios: