Agricultura Campesina y Comercialización Directa


El baserri en Euskal Herria se ha mantenido a lo largo de los tiempos gracias a un modelo de agricultura y ganadería familiar ligado a la venta directa, donde el esfuerzo muchas veces es mal compensado económicamente y peor reconocido por una sociedad penetrada por la mentalidad del máximo rendimiento al menor coste posible que va hipotecando el futuro de nuestra tierra y nuestros descendientes.

Desde Elkar Sarea y ante el panorama desolador dominante, contemplamos con ilusión y damos todo nuestro apoyo a iniciativas que son como pequeños oasis en el desierto del capitalismo mono-cultural.

Desde los pastos de Goierrialdea (Gipuzkoa) hasta nuestros platos; llega periódicamente ese lote de carne para ser degustado por aquellas personas que mantienen en su dieta la proteína animal. Aitor nos ha hecho llegar esta información que queremos compartir con todas vosotras.

BASERRIA
Etxeberri Goikoa Olaberrin kokatutako baserria da. Betidanik izan dugu esne eta haragi ekoizpena, eta 2009ko udaberritik araudi ekologikoan erregistratuta ditugu.
Momentu honetan bederatzi behi, lau bigai eta haragitarako 9 txekor dauzkagu. Gure maneiuaren ardatza larretzea da, ingurura hobetoen egokitzeaz gain, animalien osasunerako gure bizi kalitaterako eta produktuaren ezaugarrietarako egokiena delako.
Horrez gain, baratza, oiloak, oilaskoak etabarrek osatzen dute gure baserri dibertsifikatua.

HARAGIA
Txekorrak gizentzerakoan, hiru hilabeterarte amaren esnearekin bakarrik elikatzen dira. Hortik zazpi-zortzi hilabete ingurura arte amaren esneaz gain forrajea (belar berdea edo ondua, txerta-oloa...) eta zereala (garagarra, artoa, baba...) jaten hasten dira.
Azkeneko lau hilabeteak forraje eta zerealarekin elikatzen dira. Ikuiluan kanpora irteteko partzelatxoa daukate, eta barruan belarkia nahi adina izaten dute.
Pentsua egunean bi aldiz ematen diegu, gehienez lau kilo egunean.Pentsu ekologikoa Olaberrian dagoen "Goierriko nekazal kooperatiba"-n erosten dugu, horrelako zakuetan. Gipuzkoan pentsu ekologikoa prestatzen den toki bakarra da. Osagaiak artoa (%45), garagarra (%30) eta baba (%25) dira, eta ez dauka inolako aditiborik Horrela, txekorren elikagaiaren %60 baino gehiago belarra da, araudi ekologikoak eskatzen duen bezala. Modu industrialean gizentzen direnei, pentsua nahi adina eta lastoa jartzen zaie (kasurik onenean), eta zortzi hamar kilo pentsu ere jan dezakete egunean.

ESKAINTZA
Gure baserriko ekoizpena modu zuzenean saltzen dugu: esnea, iogurtak, gazta, oilaskoak, barazkiak eta baita txekor haragia ere.
Txekor haragia 5 kilokopaketetan prestatuta dago. Zortzi pakete txikiz osatzen da lotea, bakoitza 600 gramo ingurukoa da eta nahi dena freskoan jan eta gainerakoa izozkailuan sartzeko prestatua dago, aldiko pakete txiki bat desizoztu litekeelarik. Bost kiloko lotearen prezioa 65 eurokoa da eta pakete hauek osatzen dute lotea:
-Xerra bereziak   -1. mailako xerrak   -2. mailako xerrak   -Kostila   -Haragi txikitua   -Gisatzekoa   -Zankarroia   -Txuleta


Loteak etxeraino eramaten ditugu kotxe hozkailu batean. Eta hortik aurrera... onegin deizuela.

No hay comentarios: