IDOKI etxe ekoizleek 20 URTEURRENA

IDOKI etxe ekoizleek 20 URTE ospatzen dute, ekainaren 10a igandez, gure etxaldeak bisitatu !
Sei ibilbide proposatzen dira etxaldeetan gaindi.
Egunean, bederen hiru etxalde bisitatzen baduzu IDOKI etxe ekoizpenak irabazteko zozketan parte hartzen ahalko duzu.
Xehetasun guziak eskuratzen ahal dira ESKU-PAPERRA kargatuz, hemen : recto eta verso


IDOKI-k 20 urte, ekainaren 10a igandez


Salmenta zuzena egiten duten 29 etxaldeek ateak idekitzen dituzte publikoari.
* Eguneko egitaraua libroki egiten ahal duzu, denbora har ezazu ekoizleekin mintzatzeko, ekoizpen frango jastatzeko, haurrer etxaldeko bizia erakusteko, etxaldetan pik-nikatzeko edo bazkaltzeko.
* IDOKI seinaletika jarraiki behar da etxaldeetara heltzeko. (GPSa erabil daiteke)
* Zure egitaraua egin

* KOSTALDEA
Lau etxaldeek ateak idekitzen dituzte, adibidez ezti ateratzea ikusten ahalko duzu. Etxaldeetan piknikatzen ahal da (bakoitzak ekarritakoarekin edo ekoizpenak han berean erosiz). Arratsean, IDOKI pintxoak jastatzen ahalko dituzu eta ekoizleekin mintzatzen ahalko zira.

* HAZPARNE
Zortzi etxaldeek bi ibilbide proposatzen dituzte goizean. Eguerditan, denak juntatzen dira IDOKI taloak gozatzeko Aiherran (Lekuine aldean). Arratsaldeko auzo diren bi etxalde bisitatzen ahal dira.

* BAIGORRI-ALDUDE
Baigorriko ibarreko sei etxalde dira idekiak. Eguerditan Aldudeko sagardian piknikatzen ahalko da bakoitzak ekarritakoarekin. Arratsaldean, Véronique de la Devèze sukaldariak fruituekin egin goxokiak gozatzen ahalko dira. Aldiz, 18tan, Anhauzeko karriketan ibiliko dira BASALDUNAK

* GARAZI
Hitzordua emanik da 8tan Gamarteko Uhartian, etxaldeko ekoizpenekin gosaltzeko. Ibilbidea autobusez (dohainik) egiten ahalko da lau etxaldeen gaindi. IDOKI bazkaria zerbitzatuko da Lekunberriko Menddia etxaldean. Nahi duenak ibilaldi bat egiten ahalko du mendian.

* AMIKUZE-OZTIBARRE
Amikuze-Oztibarren, sei etxaldeek eguneroko lana erakutsiko dute tailer moduan (landareen ezagutza, izozki egitea, deistea, gasna egitea, xakurraren lana,...).
Amenduzen, IDOKI bazkaria proposatzen da (izena aitzinetik emanez bakarrik : 05 59 65 91 23), ondotik Gabadiko IRUSKI dantza taldea eta PIL-PIL kantariak.

* XIBEROA / SOULE
Xiberoan, bi etxaldeek ateak idekitzen dituzte. Irurin, etxe ekoizleen saltegia idekiko dute. Aldiz Larrainen, eguna pasatzen ahal da Ardakotxiako artzainarekin.
Xehetasunak : 06 74 42 61 95.
http://www.idoki.org/



No hay comentarios: