LARANJA MARMELADA ETA ORBURU KONTSERBA TAILER INPROBISATUA

Otsailean hasi genuen ibilbideari jarraiki, Aste Santu hauetan auzolanean marmelada eta kontserba tailerraren jarraipena egin dugu. Mariren eskolak jarraituaz laranja marmelada eta orburuak kontserban egin ditugu. Hona hemen errezetak zuek praktikan jartzeko:

LARANJA MARMELADA

MATERIAL ETA OSAGAIAK:
- 10 kg. Laranja
- 5 kg. Azukre (Mariren neurria laranja kilo bakoitzeko 1/2 kilo azukre bada ere, honela marmelada oso lodi geratzen da, beraz, gutxiago ere bota liteke)
- Bi balde handi
- Bi kazuela handi
- Labana txikiak eta zorrotzak
- Patata zuritzekoa
- Kristalezko bote txiki-ertainak


ERREZETA:

- Laranjei tenedore txiki batekin zulo batzuk egin eta baldean uretan sartuta jarri bezperan, 24 ordutan urretan egon daitezen.

- Laranjak ahalik eta finen zuritu labana edo patata zuritzekoarekin ( azala fin-fin moztu behar da azpiko azal zuriaren arrastorik gabe). Soberan duen azal txuria eskuekin lagunduta kendu laranjari, garbi utzi arte. Laranjak banan-banan zatitu (puxka txikiak) eta kazuelan jarri.

- Ondoren azukrea bota laranjaren gainean, naranja kilo bakoitzeko kilo ½ azukre proportzioan (azukre gutxiagorekin marmelada finagoa).

- Su bajuan egosi urre kolorea hartzen duen arte (2 ordu luze izan litezke erraz). Mantso-mantso egitea komeni da.

- Bitartean naranja azalak xehe xehe egin behar dira, puska txiki txikietan.

- Behin urre kolorea hartu duenean, eta sutatik apartatu gabe, batidorarekin xehetu papila eginez.

- Laranja azal xehetuak gehitu eta sutan dagoen bitartean tarroak bete.

- Betetzean ondo itxi eta zuzenean buruz behera jarri hermetikoki itxi dadin.

- Hilabete terdi baino lehen ezingo dira kontsumitu.

BARIANTEA:

- Prozedura berdina izango da, baina uretan jartzeko garaian, ez da zulatuko eta 48 ordutan utziko dira barruan. Ondoren azal eta guzti puska oso finetan egin eta kazuelan azukrearekin jarri egosteko. Jarraian prozedura berdina da.

ORBURUAK KONTSERBAN

MATERIAL ETA OSAGAIAK

- Orburu freskoak (3 dozena adibidez)
- 3 limoi
- Ura
- Gatza
- Plastikozko baldea
- Kazuela handi bat (kristalezko poteak zutik sartzeko eta urez estaltzeko adinakoa)
- Kristalezko poteak (5 bat pote ertain-handi)

ERREZETA
- Baldea urez bete, 2 limoien ura bota eta limoi azala erditik partituta bertan jarri.
- Orburuei gaineko ostoak kenduz zuritu, eta zutoin zatitxo bat utziaz goikaldea moztu eta erdibanatu (laurdenetan ere egin liteke). Gainerako zutoina ere zuritu eta zati txikietan uretara bota. Zuzenean limoi uraren baldera bota denak zuritzen diren bitartean.
- Kristalezko pote garbietan sartzen joan orburuak moztutako zatia beheruntz begira eta zutoinak ere sartuaz. Ahalik eta estuen sartu.
- Ur txarro batean litro bakoitzeko goilara handi bat gatza nahastu. Ur honekin poteak orburua guztiz estali arte bete eta limoi tanto batzu bota gainean.
- Potea ondo itxi eta kazuelan jarri (kazuela potez bete arte itxaron) tapa goian duela eta urez guztiz estalita.
- Kazuela sutan jarrita irakitzen hasten denetik 2 ordu eduki behar dira "Maria bainuan". Adi egon urak beti estali behar bait du potea oso osorik.
- 2 orduak pasata, poteak atera eta buruz behera jarri heretikoki itxi ditezen. Potea alde batera eta bestera egin ura ateratzen den ikusteko. Ura aterako balitz, orburuak lehen bait lehen kontsumitu beharko dira, ez bait dira ondo kontserbatu.
- Kontsumitu arte ere buruz behera edukitzea komeni da. Behin poteak hoztuta kontsumitu litezke.


ZABALDU JAKITURIA ETA ON EGIN!!
ELIKADURA BURUJABETZA ERAIKITZEN...












No hay comentarios: