Azpikolako Harrobia berreskuratzearen alde Andoainen

Azpikola: Belkoaingo magalean kokatua dagoen harrobi zaharra eta Azpikola
baserriaren kokalekua, Telegrafos-etako Dorrea, “gaztelua” bezala ezagutuagoa, eta N1aren artean

2011-2-24an egindako batzarrean, PP eta PSEren aldeko eta EB, talde mixtoa eta
PNVren aurkako bozkekin, Andoaingo Plan Orokorra onartu zen. Eta 2010-3-14an
onarturiko Plan Orokorrarekin alderatuta, aldaketa nabarmenak izan ditu. Azpikolako
harrobiari dagokionez, harrobi berri bat irekitzeko aukera zabaldu da eta bertan
140.000 m2-ko poligono industrial bat kokatzeko aukera dago.
Ez dugu Udalaren bat-bateko jarrera aldaketa hau ulertzen, dagoeneko Andoaingo
ingurunearen egoera muturrekoa izanik, jarrera honek egoera larriagotu besterik ez
baitu egingo, ditugun zein etorkizunean eraikiko dituzten azpiegiturengatik:

Buruntzako bi harrobiak, Buruntzako autobia berria, eraikitzeko dagoen Sorabillako
gerrikoa, poligono industrial berria eta AHTaren trazatuak. Erabaki honen
bultzatzaileen aburuz, AHTak Azpikolako harriaren beharra justifikatzen du, nahiz eta
orain arteko AHTren eraikuntza proiektu batean ere honelakorik ez aipatu.

Nekazal lurraren etengabeko galera baten aurrean aurkitzen gara, honek Andoaingo
ingurunearen degradazioa dakarrelarik.

Lege subsidiarioen arabera, Azpikola, ingurune ez eraikigarri moduan sailkatuta
geratu zen, Babes eta berreskuratze kalifikazioarekin; eta lurpeko akuiferoen eta
basogintzarako garrantzi handiko ingurunea izendatu zuten.

Andoaingo udalak eskatuta, EKOS--Estudios Ambientales S.L.U enpresak
ingurunearen azterketa egin zuen, eta bertan, babestuta dauden hainbat espezie
topatu zituzten, hala nola, bertan bizi diren Belatz handi bikote bat. Hauetaz gain,
babes zorrotza ere duten, Eskulapioren sugea, Harkaitz zozo urdina, Lepitzulia eta
Zata arruntak ere aurkitu zituzten.

Azpikola berreskuratzearen beharra dakusagu. Hala nola, herritarren interesak
arriskuan jartzen dituzten garapenezko proiektu hauek geldiarazi behar ditugu, gutxi
batzuen interes ekonomikoak soilik bilatzen baitituzte eta bizi kalitatearen,
degradazioarekin zuzenki lotuak dauden ingurumenaren txikizioa eta gure
inguruarekin lotzen gaituzten ohituren galera suposatzen baitute.


AZPIKOLA BERRESKURATU!

No hay comentarios: