URRIA

Esan ohi da, hala uste ere askok, gauza guztien gainetik bere burua maite duena dela berekoia.

Ez da hala, ez dago inor berekoiak baino gutxiago bere burua maite duenik; bere burua maite ez duelako ez ditu besteak ere maite.

Bere burua maite balu, bera bezalakoak diren besteak ere maiteko lituzke; ezingo litzakete beragan maite duena besteengan maitatu gabe egon;

Besteak nola maite ditugunak, horrek bezala ez beste ezerk erakusten nola dugun geure burua maite.


BARATZAErein: Letxua, espinaka, ilarra, baba, borraja.
Landadtu: Azelgak, letxua, aza, porrua, tipulina, eskarola, baratxuria, tipula erreboilak, atxikoria, borraja.

BESTE LANAK
Izotza etorri aurretik denbora luzez gorde ditzakegun fruituen uzta; kalabaza, intxaurrak, sagarrak etab. Heltze puntu egokian bildu eta izozteetatik babesean dagoen toki lehor eta oreatuan jaso.
Neguko lore erreboilen landaketa; tipulak, hiazinto, nartziso, iris, fresia etab. Ilarra eta baba ereiten hasi gaitezke, huek beste lekarien moduan, airean dagoen nitrogenoa hartu eta lurra ongarrituko digute.
Lur pusketa libre izanez gero ongarri berdea ereiteko momentu ona, zereala + lekaria adibez. Hauek lurrari deskantsatzen eta osasuna hobetzen lagunduko diote.
Hurrengo sasoiari begira haziak jaso toki lehor eta aireatu batean.

ABELTZAINTZA
Timolaren bitartez barroaren aurkako tratamendua egin behar da.
Erditze eta edoskitze garaia aurretik, ardiaren parasito karga zaindu.

ILARGIA
Urriak 15 Ilberria.
Urriak 29 Ilbetea.
 
ILGORAN: Ilargiak egiten duen orbita egun batetik bestera goruntz doa.
ILBEHERAN: Ilargiaren orbita egun batetik bestera txikituz doa.

BASHERRI Kontsumo Taldeek Barazki Hauek Jasoko Dituzte Hilabete Honetan.
Azelga, patata, letxua, tipula, apio, kalabaziña, erremolatxa gorria, tomateak, piperrak, berenjenak, azenarioa, porrua, kalabaza, borraja, espinakak, …
Fuente: Biolur Egutegia

No hay comentarios: