Elikadura herritarron eskubidea, manifestazio nazionala urriaren 27an Bilbon


Egungo elikadura sistema ez da bere helburu nagusia betetzeko gauza: pertsonak elikatzea. Mundu osoan sei pertsonatik batek gosea pasatzen du, 3/4ak nekazariak dira, baserritarrak eta gehienak emakumeak gainera. Aldi berean berriz, elikadura industriako enpresak etekinak gehitu eta gehitu ari dira. Horretarako elikagaien prezioak ku-pidagabe igo, prezioen %75a industriarentzat, eta gainera laguntza publiko ikaragarriak jaso. NPB hau apurka apurka, merkatuaren erre-gulazioaren funtzioa alboratuz joan da, ekoizleek jasotzen duten prezioan eragiteko funtzioa alboratuz joan den modu berean.


2003ko PACaren erreformatik, batez ere laguntzen banaketarako katalogoa izan da. Gaur egun, laguntza politika hori ere duda mudazkoa da, gero eta argiago daukagulako laguntza hoiek ez direla ekoizleentzako, laguntzak batez ere elikagaien industriako enpresa handienek jasotzen dituztelako. Munduko pertsona orok dauka elikadura osasuntsurako eskubidea, eta ez dugu elikadurarekin espekulatzerik onartzen. Elikadura ez da merkantzia hutsa.

IRTENBIDEA ELIKADURA BURUJABETZAREN BIDETIK

Agroindustriarako lehengai merkeak eskaintzen dituztenen aurrean, elikagaien ekoizleen -nekazarien- funtzioa berreskuratu behar dugu. Horregatik, Nekazal Politika Bateratu berri baten ardatzak zehaztu beharrean gaude.

Merkatua kontrolatzeko aukerak berreskuratu behar dira.

Esportaziorako laguntzak desagertuz.

Ekoizpenaren gaineko mekanismoak funtsezkoak dira, kontsumoa eta ekoizpena bateratzeko.

Salneurriek ekoizpen kostuak bete behar dituzte, ekoizleen lana kontutan izanik.

Dirulaguntza publikoek prozesu hau lagundu behar dute, laguntza hauen jasotzaileak ekoizleak izango direla bermatuz, eta hauek gehitu eta kontzentratzeko aukerak saihestuz.

Ardatz hauen gainean garatutako elikadura politika berri batek bermatuko luke, biztanleria osorako eraginkorragoa izan daitekeen Nekazal Politika Bateratu bat. Ez dugu laguntza gehiago aldarrikatzen, diru publikoaren bestelako erabilera galdegiten baizik.
EREMU LOKALA, EUROPAR MARKUAREN OINARRI

Argi dagoenez, jarduera instituzional lokalek, autonomikoek bete betean Europar nekazal politikaren aginduak onartu dituzte. Eta aldi oro, zelan diru gehiago, laguntza gehiago eskuratu izan da politikarien ardura bakarra. Logika hori agerian utzi behar dugu, gauzak egiteko beste modu batzuk bultzatuz. Europan bertan, zenbait herrialdetan politika berdinaren gainean, bestelako eredu batzuk eraiki dira, ezagutu ditugu, eta askoz ere baliagarriagoak dira gure nekazal politiketarako: Austriako adibidea, Frantziako Alpeetako herrialdeetan.

Era berean, Euskal Herrian bertan ekimen eta proiektu berrien bitartez, Elikagaien Banku Publikoak sortzearen proposamena bultzatu beharko dugu. Azkenik, jantoki publikoetako elikadura 5 urteko epean %40a tokiko ekoizpenekin izatea galdegingo dugu.



No hay comentarios: