LURRAMA 2011

Halle D'Iraty  -  MIARRITZE  - Azaroaren 4, 5 eta 6


LURRAMA, Ama Lurra hitzaren deklinazio bat da. Hiritarren eta baserritarren arteko harremanak bultzatzeaz gain, kalitatezko laborantza baten beharra eta garrantzia azpimarratu nahi du LURRAMAk, kabalen, laborarien, kontsumitzaileen eta ondoko belaunaldiien ongizatea kondutan hartzen duten ekoizpen moduekilan.

Laborantza ez baita bakarrik ezagutzen dutenen afera baina bai guziena, jendea informatu behar da laborantzaren posturetaz, bere bizimodua zuzenki hunkitzen baitu. Holaxe, LURRAMAk laborantza iraunkorraren mezua zabaltzen du molde ludiko eta pedagogikoan, behar diren ahalbideak plantan ezartzen ditu eztabaida sortzeko eta informazioa zabaltzeko. Mahai inguruak, eztabaidak, hitz-hartzeak, baita filmak, tailerrak, erakusketak, profesionalen eta kontsumitzaileen arteko egiazko harremanak laguntzeko.
Hiru egunez, gertakari hau saihestezina bilakaratu da. Arrakasta hau faktore desberdinei lotua da : antolatzaileek sustatzen duten laborantzaren gaur egungo ikuspegia, betiko borondate pedagogikoa, animazioen eta antolakuntzaren kalitatea.



No hay comentarios: