Herri Jakituria Tailerrak martxan!!


 Joan den larunbatean, otsailak 12, Herri Jakituria Tailerreko lehen urratsa eman genuen. Marik laranja marmelada egiten irakatsi zigun eta emaitza...ZORAGARRIA! Datozen hilabeteetan hainbat eta hainbat jakituria transmisio tailer egingo ditugu: kontserbak, elikagaien transformatzea, sendabelarrak, sukaldea, etab.

Oinarrian JAKITURIA ELKARBANATZEA dago, hainbat eta hainbat pertsonek beren bizitzako esperientziaren bitartez ikasitakoa azalarazteko unea iritsi da. Helburu nagusia, autogestioa eta Elikadura Subiranotasuna praktikan jartzea. Aurrerantzean honen berri zuzena izango dugu blogean. Bitartean, On egin!

No hay comentarios: